adrian celaya saria - lehiaketaren oinarriak

 

avd-zea

laguntzaileak:

Diputacion Foral de Bizkaia

Gobierno Vasco

bbk

Colegio de abogados de Bizkaia

Colegio Notarial del Pais Vasco

Registradores de Euskadi

Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP)

Aurten Bai Fundazioa


Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere baitara biltzen ditu egungo gizarteaz kezkatuta agertzen diren euskal legelari guztiak, gizarte hori abian baitago gero eta konplexuagoa den etorkizun baten bila. Jakin badakigu garai berriek arau-sistema berriak behar dituztela. Horrekin batera, garai berriotan nahitaezkoa da hausnarketa berriak egitea, eta horretarako prest agertzen dira Akademiako kideak.

Gure leloa bat dator Europar Batasunak duenarekin:

Aniztasunean bat eginik. (Europako Konstituzioaren I-8. artikulua).
Bat eginik, bakea eta ongizatea bilatzeko; anitz, ordea, baliabideetan eta baliabideok erabiltzeko moduan.
Bat eginik, ostertzetan; anitz, ordea, paisaietan.
Bat eginik, betidanik bat-eginda bizi behar zen Europa batean; anitz, ordea, herrialde, eskualde eta tokiei dagokienez.

Zuzenbidearen inguruko borroka ez da agortzen zuzendaritzako erakunde batean. Haatik, borroka horri heldu behar zaio Europako bazter guztietatik, baita usadio eta ohitura desberdinak dituzten horietatik ere. Ziur gaude, gure arloan bizitza juridikoa bideratzeko gauza bagara, Europa handiago eta zuzenago bat egiten lagunduko dugula.

Zuzenbidearen Euskal Akademiak helburu du Europako zuzenbidea egitea Bizkaitik, Euskaditik, Espainiatik.

AKADEMIAREN LAGUNTZAILEAK.
Bilboko lanbide-erakundeek gozotasunez hartu dute Akademiaren sorrera. Lanbide-elkarterik garrantzitsuenek (Bilboko Abokatuen Bazkuneak, Notarioen Elkargoko Dekanotzak, Euskadiko Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoak eta Prokuradoreen Elkargo Txit Prestuak) atsegin handiz hartu zuten Akademiaren agertzea, akademia honek gure bizitza juridikoaren hutsune esanguratsua betetzen zuelako. Erakunde horiek, gainera, finantza-laguntza eman dute, eta laguntza hori ezinbestekoa izan da Akademia abian jartzeko. Horrekin batera, lankidetza pertsonala eskaini dute, hori ere beharrezkoa, eta euren lokalak eskaini dizkigute, biltzarrak eta lan-saioak egiteko.

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Gobernu Batzak, 2003. urteko apirilaren 11n bilduta, adierazi zuen akademia hau bultzatu beharreko ekimena dela.

Bide beretik hartu gaituzte Deustuko Unibertsitateko zuzenbide Fakultateko dekanoak, eta Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberako Lehendakariak.


AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia ·
lege oharra
Alda. Rekalde 8, 1º dcha. 48009 BILBAO
Tel.: 94 425 57 15 / Fax: 94 424 64 99
secretaria@avd-zea.com